XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Narraski-Saski jauna minduta zegoen.

- Sabela hutsik izatea baino gauza hobea da hori -hasperen egin zuen, jakitoki hutsari berriz ere begiratu bat ematen ziola.

Masusta bila joan ninteke. Mordoxka bat ikusi nuen joan den astean herrira doan bidean.

Sagarrik gabeko sagar eta masusta pastela egin nezake.

Narraski-Saski andreari sudurra zimurtu zitzaion.

- Ondo iruditzen zait -esan zion, ausart.

Baina zeure kasa joan beharko duzu. Nire Bakarrik-Egiten-Den-Ohea bukatu behar dut eta.

- Ederki -esan zion Narraski-Saski jaunak.

Asmatzeko erabiltzen zituen indar bikoitzeko antiojoak kendu, eguneroko betaurreko arruntak jantzi, pipa mahai gainean utzi eta gramofonoaren turuta hartu zuen apal batetik.

- Nahikoa izango dut honekin -esan eta etxetik irten zen balantzaka.

Narraski-Saski andrearen sabela gogoz ari zen burrunbaka.

Jakitokian bila hasi zen eta hiru mahaspasa eta kafe ale bat aurkitu zituen.